- Azokak
- LEIOAKO ABELTZAINTZA ETA NEKAZARITZA AZOKA
Leioa
LEIOAKO ABELTZAINTZA ETA NEKAZARITZA AZOKA
Noiz: Abenduak 11. 2016
Leioako udalerrian joan zen abenduaren 11n ohiko nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka izan zen, horrela aurrea hartuz Gabonetako jaiei familia osoarentzako festarekin. Bertaratu zen jendetzak garbi adierazten du edizio honen arrakasta, guztira 12.500 lagun batu baitziren bertan.
Azokaren XXIX. edizioan 98 ekoizle eta eskulangile izan ziren, gehienak bizkaitarrak. 86 saltoki jarri zituzten, eta jendeak aukera izan zuen gure baserritarren produkturik onenak dastatu era erosteko.
Abereen erakusketa 85 abelbururekin eta euskal nekazaritzako produktu tipikoen dastatzea izan ziren arrakastatsuenak ikusleen artean. Guztira, baserriko txerriaren 700 saiheski-pintxo eta 2.400 onddo-pintxo banatu ziren ikusleen artean. Gainera, bisitariek Eusko Labeldun sagardoa ere dastatu ahal izan zuten.
Azokan programazio zabala izan zen txikienentzat eta, herri-kirolen erakustaldian aktiboki parte hartzeaz gain, aurpegia margotzeko edo esponjak egiteko tailerretan parte hartu eta poney gainean ere ibili baitziren herrian zehar.
Aurrekoetan bezala, lehiaketak izan ziren azokako atal garrantzitsuetako bat. Idiazabal jatorri-deiturako gaztari dagokionez, aurten XVIII. edizioan, Bizkaiko 8 ekoizlek parte hartu zuten guztira. Patxi Baskaran markinarra izan zen lehiaketaren irabazle garbia; Gorka Jaio, iurretarrak, eskuratu zuen bigarren saria; eta Txurrukak, hau ere markinarra, hirugarrena.
Abereak izan ziren protagonista leioatarrek oso kutuna duten beste lehiaketa batean ere: azokako behirik politena eta pisutsuena saritzen duena. Iurretako Jon Bikandi abeltzainarena izendatu zuten ederrena, eta Abadiñoko Jacinto Iturriagaetxebarriarenak irabazi zuen pisutsuenaren saria.
Uneoro, trikitilariek, Leioako Txistulariek eta Lamiako Maskaradako erraldoiek alaitu zuten jai-giroa.
15/12/2016 Kategoriak: Pasatutako Azokak Etiketak: Ferias