- Azokak
- LARRABETZUKO TXAKOLIN EGUNA
Larrabetzu
LARRABETZUKO TXAKOLIN EGUNA
Noiz: Apirilak 09. 2017
Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko zazpi txakolingileren ardoek ahosabaia gozatu zieten apirilaren 9an, igandean, Larrabetzun elkartu zirenei; izan ere, Txakolin Egunaren hamaseigarren edizioa egin zen bertan, eta aukera paregabea izan zen eskualdean ekoitzitako ardoa dastatzeko.
Ekitaldia antolatu zuen Larrabetzuko Udalak kristalezko 700 kopa jarri zituen salgai, bakoitza hiruna ticketekin, Txorierriko herri honetara etorri zirenek aurtengo txakolinak dastatu ahal izateko. Gainera, propio prestaturiko standek, kopa bakoitzarekin batera, mokadutxoak eskaini zituzten txakolin-dastapenaz gozatzen jarraitzeko; eguzkia eta eguraldi ona nagusi izan ziren.
Egunean zehar hogeiren bat saltoki ere izan ziren eta Bizkaitik eta Arabatik joandako ekoizleek askotariko produktuak jarri zituzten salgai.
Bertoko baserritar eta ekoizleek azokara ekarri zituzten ortuari eta berdurez gain, Muxikako gaztak ere egon ziren, eta ardi- eta behi-esnez egindako esnekiak Errigoititik ekarriak; baita beste delicatesen batzuk ere, adibidez, Bermeoko Urdaibai kontserbak edo Eskuolak (Mungia) egindako pateak.
Eta elikagaien aukera zabalaz gain, lore lehorrez egindako postalak eta jantziak ere izan ziren han egunari kolorea emanez, Larrabetzuko alkatea den Iñigo Gazteluren arabera, “arrakastatsua den azokan”.
Herriko burua baikor agertzen da hitzordu honen etorkizunaz, eta “gero eta jende gehiago erakartzen jarraitzea” espero du berak, eskualdean egindako txakolina dastatzeko aukera izan dezaten.
12/04/2017 Kategoriak: Pasatutako Azokak Etiketak: Txakoli