• Azokak
  • Barakaldoko Karmengo Azoka

Barakaldo

Barakaldoko Karmengo Azoka

Noiz: Uztailak 17. 2016

Joan zen igandean  bero sapa itogarria izan arren, Barakaldoko ohiko Nekazaritza Azokak erruz gainditu zuen espero zutena, bai parte-hartzaileek eta bai antolatzaileek.

Milaka pertsona elkartu zen Ezkerraldeko herri honetan Foruen Pasealekuan, han baitzeuden jarrita etxolak; urtero legez, hitzordu honekin amaitu ziren aurten “Karmengo Jaiak 2016”, ezin hobeto, antolatzaileek emandako datuen arabera.

Aurtengo edizioan parte hartu zuten 27 baserritarrak oso gustura geratu ziren jendetza handia bertaratu zelako, eta ezin izan zuten beren poza ezkutatu azokaren funtzionamendu onagatik, salmentei dagokienez, aurreko edizioak baino emankorragoa izan baitzen.

Gainera, azpimarratzekoa da egun osoan bizi izandako jai-giroa, neurri handi batean, Cartón de Llano bandari, jaietako maskotari (Jolin) eta Laguntasunako eta Trapagarango erraldoi eta buruhandiei esker.

Labur esanda, aurtengo Karmengo Azokak oso aho-gustu ona laga du antolatzaile, ekoizle eta bisitarien artean.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1