• Azokak
  • Ispasterko nekazaritza-azoka

Ispaster

Ispasterko nekazaritza-azoka

Noiz: Irailak 23. 2017

Udazkeneko lehen asteburuak udako tenperaturak ekarri zituen Ispasterrera, ezin hobeak irailaren 23an Bizkaiko udalerri honetan egin zen ohiko nekazaritza-azokaren jai-giroari laguntzeko. 

Goiz osoan, Bizkaiko baserritarren ortuari edo barazkirik onenen aukera zabala,  gehienak Lea-Artibai eskualdekoak, ekarri zituen nekazaritza-azoka honek Ispasterko herrigunera.

Hartarakoxe jarritako 14 standetan, baserriko ohiko produktu gozoak, askotarikoak, dastatu eta erosi ahal izan zituzten bertaratuek, besteak beste ogia, pastelak, marmelada, Idiazabal Jatorri Deiturako gazta, txakolina, sagardoa, solomoa eta txahalkia.

Halaber, eta ohikoa den legez, nekazaritza-azokan arratsaldeko hirurak arte herriko bertoko eta inguruetako herrietako abeltzainen abelbururik onenak erakutsi ziren. Haurrek eta nagusiek, salbuespenik gabe, gune paregabea izan zuten, besteak beste, poney, idi, behi eta zaldiekin gozatzeko.

BBKren eta Lea Artibaiko Landa Garapenerako Elkartearen laguntzaz Ispasterko Udalak antolaturiko azoka honek Bizkaiko nekazaritzaren zaporerik eta usain gozorik benetakoenak batu zituen udalerri honetan, batzuek jada erabat ahaztua zuten eguzkiaren epeltasunean.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1