• Azokak
  • Gorlizko Nekazaritza Azoka

Gorliz

Gorlizko Nekazaritza Azoka

Noiz: Uztailak 25. 2017

Baserriko produktuen lurrin eta zapore bereziek Gorlizko Artzelu plaza bete zuten joan zen uztailaren 25ean, ohiko nekazaritza-azokaren XXIX. edizioa izan baitzen bertan. Santiagoren egun handiaren ospakizunarekin bat eginez, aurten ere bere egutegiko jaiegunik garrantzitsuenetako bat bizi izan zuen Bizkaiko udalerri honek.

Goizean, Bizkaiko baserritarrek landutako produktuen aukera zabalaz gozatu ahal izan zuten gorliztarrek eta bisitariek, horien artean nabarmenduz txorizoa, kontserbak, sagarrak, euskal pastela eta artisau-garagardoak. Egun hartan gastronomia, musika, kirol eta tradizioaren hoberena batu zen herri-gunean. 

Batzuek azokan zeuden bertoko produktuak dastatu eta erosten zituzten bitartean, animatuenek, baserritarrez jantzita eta trikitiaren erritmoan, “triki kantu dantza poteoa” kalejiraz gozatu zuten. Txikerrenek gauza bera egin zuten Itsasbide kalean jarritako haur-parkean, eta itsasertzeko herri honetako umeei benetan gozarazi zien jolaserako paradisu honek.

Santiago herriko zaindariaren ohorezko mezaren ostean, kronoigoeraren laugarren edizioa jokatu zen, eta ohorezko aurreskuaren txanda, bertoko Aratz dantza-taldearen emanaldiaz amaitu zelarik.

Indarberritzeko eta jaiegunarekin jarraitzeko, aurten ere gorliztarrak San Pedro plazan batu ziren ohiko herri-bazkariaren inguruan. Arratsaldean, 19:30ean, bigantxek eta errekortariek hartu zuten jaien lekukoa Ondarganan.

Bizkaiko herri honetako egun handia zezen suzkoarekin eta Oxabi erromeriarekin amaitu zen, honek erritmorik alaienekin bete zuelarik Elizako plaza.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1