• Azokak
  • Getxoko azoka ekologikoa

Getxo

Getxoko azoka ekologikoa

Non: San Nikolas plaza
Noiz: Irailak 17. 2016

Nekazaritza ekologikoak elikagai osasungarri eta zaporetsuak ekoitzi gura ditu, ongarri edo pestizida kimikoz tratatu bakoak. Baina nekazaritza-jarduerak ingurumenean duen eragina minimizatzeko helburua ere badu, naturaren zikloak errespetatu eta hain erasokorrak ez diren sistemak erabiltzea lurzoruen degradazioak aurrera egin ez dezan.

Testuinguru honetan, joan zen irailaren 17an, Getxoko Azoka Ekologikoaren hamargarren edizioa izan zen, eta hogeiren bat ekoizle ekologiko batu ziren herriko San Nikolas plazan.

Aurreko urteetako kokalekua aldatzeak ez zuen eragin txarrik izan jendea batzeko, jendea gero eta sentsibilizatuago baitago nekazaritza ekologikoaren ezaugarriekiko.

Ekolur Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteak, eredu ekologikoaren errealitatea gizarte osora hurbildu gura duen erakundeak, antolatzen du azoka.

Irailean hainbat azoka egiten da Bizkaian kontsumitzaileentzat errazagoa izan dadin elikagai ekologikoak eskuratzea. Getxoko hitzorduaz gain Mungia eta Busturiakoak daude irailaren 24an.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1