- Azokak
- BUSTURIAKO AZOKA EKOLOGIKOA
Busturia
BUSTURIAKO AZOKA EKOLOGIKOA
Non: Altamira auzoa
Noiz: Irailak 24. 2016
Produktu soilik ekologikoz egindako azokak gero eta gehiago dira egutegian, eta Bizkaiko hainbat udalerrik urtez urte aintzatesten dute natura-baliabideekin begirunetsuagoa den nekazaritza. Horien artean dago Busturia, joan zen irailaren 24an, larunbatean, bere azoka ekologikoaren beste edizio bat izan zuena.
Urdaibairen bihotzean dagoen Altamira auzoak 12 ekoizle batu zituen, guztiak produktu ekologikoz beteak, publikoaren jakingura piztu zutenak.
Orain arte, azoka, Lurreko Nekazari Elkarteak eta Busturiako Udalak antolatua, uztailean egiten zen. Aurtengo edizioa hamaseigarrena izan zen eta antolatzaileek iraila aukeratu zuten, ekitaldia naturaren zikloetara egokitzeko helburuaz, horrela ekoizleek produktu-aukera handiagoa eskain dezakete-eta.
Busturiakoa azoka txikia da, tokiko baserritarrak eta ikusleak batzen dituena, eta horrek giro abegitsu eta gertukoa ematen dio. Bere tamaina txikia ez da, ordea, oztopo izaten egun horretan herrian jai-giro bikaina bizitzeko.
Trikitixa-erritmoek eta ohiko euskal dantzek animatu zituzten kaleak azoka garaian, eta gero, beranduago, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolarien saioa izan zen.
29/09/2016 Kategoriak: Pasatutako Azokak Etiketak: Ferias