- Azokak
- “Bilbo Hiria” Idiazabal Artzain Gaztaren XIV. Lehiaketa
Bilbo
“Bilbo Hiria” Idiazabal Artzain Gaztaren XIV. Lehiaketa
Noiz: Ekainak 17. 2017
Guztira 27 Idiazabal gaztagile elkartu ziren joan zen ekainaren 17an Bilboko Plaza Barrian, “Bilbo Hiria” Idiazabal Artzain Gaztaren XIV. Lehiaketaren inguruan, honela hasi zelarik gazta-mota honen lehiaketa-denboraldia.
Ohiko lehiaketak ─Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak, Artzai Gazta egiten duten artzainen elkarteak eta Idiazabal Jatorri Deiturak antolatuta, BBKren babesaz─ Idiazabal artzain-gaztaren zapore eta lurrin artean murgildu zuen Bizkaiko hiriburua, Euskal Herriko latxa eta Karrantzako ardien esne gordinaz bakarrik egiten delarik gazta hau.
Goiz osoan eta jai-girorik onenean, gaztagileek denboraldiko lehen gaztak aurkeztu zituzten lehiaketara: suabeak, lurrin bizikoak eta larregi ondu bakoak gutxienez 60 egunez.
Txapelketako lehen saria Ordiziako Joseba Insausti artzainarentzat izan zen, eta Idiazabal Gazta Jatorri Deiturako dastatzaile ofizialek osaturiko epaimahaiaren iritziz, Josebaren gaztak Idiazabal ezin hobe baten betebehar guztiak betetzen zituen bere itxura, testura, lurrin eta zaporeagatik. Markinako Santa Mañe gaztandegiak lortu zuen bigarren tokia, eta Aiako (Gipuzkoa) Jose Luis Odriozola artzainak bereganatu zuen hirugarren saria.
Lehiaketaz baliatuz, gainera, Markinako Santa Mañe gaztandegiari berari eta Iurretako Jaio anaiei gorazarre egin zitzaien, bi gaztagile hauek duela gutxi maila handiko nazioarteko jaialdietan (Cheese World Award eta Madrid Gourmet) sarituak izan dira-eta.
Lehiaketaren esparruan, eta hilaren 17an bertan, nekazaritzako elikagaien azoka izan zen Plaza Barrian, eta bertan berrogeita hamarren bat ekoizle batu ziren gazta, txakolin, sagardo eta ortuariekin. Horien artean, San Tomas azokan BBK ekoizleen lehiaketako azken edizioan irabazle izandako baserritarrak nabarmendu ziren.
Txapelketa Gazta Fest-eko ekitaldi nagusietako bat izan da; gaztaren jaialdi hau ekainean egin da Bizkaiko hiriburuan eta hilaren 19an amaitu zen jardunaldi gastronomiko batekin, bertan ezagutarazi zirelarik euskal artzainen gaztagintzan dauden azken joerak.
22/06/2017 Kategoriak: Pasatutako Azokak Etiketak: Ferias