- Azokak
- Bilbo Hiria artzain gazta Lehiaketaren azken edizioa
Bilbao
Bilbo Hiria artzain gazta Lehiaketaren azken edizioa
Non: Plaza Berria
Noiz: Ekainak 18. 2016
Euriak ere ez zuen eragotzi ehunka ikusle joan zen ekainaren 18an Bilboko Plaza Berrian batzea, Bilbo Hiria Idiazabal Artzain Gazta Lehiaketa entzutetsua ikusteko eta aldi berean egiten den nekazaritza-azokan parte hartzeko.
Bizkaiko berrogeita hamarren bat ekoizlek aukera izan zuten frutak, ortuariak, sagardoa, txakolina eta, noski, gazta erakutsi eta saltzeko Bilboko Alde Zaharraren Bihotzean jarritako etxoletan.
Ekitaldian artzain-gazta lehiaketaren XIII. edizioa egin zen; bertara 30 ekoizle aurkeztu ziren, orain arte inoiz izan den parte-hartzerik handiena.
Elgoibarko (Gipuzkoa) Mausitxa familia-gaztandegiak jantzi zuen txapela, lehiaketako sari gorena.
Bestalde, Patxi Lopez Uralde artzaina, Larreakoa (Araba), eta Zabaleta gaztandegia, hau ere Arabakoa, Muniain-goa, bigarren eta hirugarren geratu ziren, hurrenez hurren. Bestalde, Otxandioko Andoni Padillak Bizkaiko Gazta Onenaren saria bereganatu zuen.
Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegurako zinegotziak, Xabier Otxandianok, eman zizkien sariak irabazleei.
Sari hau ez da lehenengoa Mausitxarentzat, besteak beste, irabazia baita Ordiziako lehiaketa ere 2014an, eta Jose Maria Ustarrozek, Idiazabal J.D.ren lehendakariak, esan zuenez, ibilbide honek erakusten du familia hau “erabat emana dagoela bere artaldeari eta maitasun berezia jartzen duela beharrean".
Denboraldiko lehen lehiaketa izateaz gain, Bilbokoa hirugarrena da garrantziz Ordizia eta Gernikakoen atzetik, non 60ren bat egunez ondutako eta aroma biziko gaztekin joaten baitira artzain gaztagileak.
Ekitaldia, BBK-k babestua, Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak, Artzai Gazta gaztagileen elkarteak eta Idiazabal sor-marka edo Jatorrizko Deiturak antolatu zuten.
23/06/2016 Kategoriak: Pasatutako Azokak Etiketak: Queso