- Azokak
- Bermeoko Arrain Azoka
Bermeo
Bermeoko Arrain Azoka
Noiz: Maiatzak 20. 2016
Gastronomia, itsas ingurunean murgiltzea eta euskal kulturarekin konexioa Bermeoko Arrain Azokan
Atzerako begirada arrantzaren historiari, gastronomia-tailerrak, haur-programak eta euskararen erabilera sustatzeko dinamikak: horiek dira Bermeoko kaleak bete dituzten jardueretako batzuk, maiatzaren 20, 21 eta 22an Bizkaiko itsas herri polit honetan egindako Arrain Azokaren hogeita bigarren edizioan.
Bermeoko Arrain Azoka euskal kostaldeko azokarik sustraituenetarikoa da, eta urtero harritzen ditu parte-hartzaileak bizitasun eta dinamismoz beteriko bere jarduera-programaz, euskal txoko guztietako bisitariak erakartzea lortzen duelarik.
Azken edizioa ez da salbuespen bat izan, eta nekazaritzako eta itsasoko produktuekin etxolak jartzeaz gain, beste ekintza batzuk ere izan dira: gastronomia-tailerrak, arrantzari buruzko hitzaldiak, paseoak belaontzian eta arrain salmentako simulakroak.
“Bermeoko XXII. Arrain Azokak bere helburuak bete ditu eta itsas munduaren iragana, oraina eta etorkizuna erakutsi dizkigu jai-giro hobezinean”, esan du Bermeoko alkatesak eta Bermeoko Arrain Azokako Elkarteko lehendakaria den Idurre Bidegurenek.
Edizio honen helburu nagusietako bat itsas munduaren iragana, oraina eta etorkizuna erakustea zen, eta hori lortzeko etxeko txikienak ere kontuan izan dituen programazioa prestatu da, zenbait haur-jarduerarekin.
Gainera, azokaren esparruan Sotapatroi proiektua ere aurkeztu zen, laketontzien segurtasuna hobetzea bilatzen duen ekinbidea, motorra geratu egiten baita patroia uretara eroriz gero.
Aurten euskararen erabilera sustatzeko gunea ere izan da ‘Geuk eus’ kanpainaren bidez; bideoen grabazioa eta argazkiak egitea bultzatu du, euskara erabiltzeko arrazoiak bilatuz betiere.
“Adin guztietako jendea, familiak, gazteak, erretirodunak… animatu egin dira eta euskara erabiltzeko beren arrazoiak eman dizkigute”, esan du alkatesak eta zehaztu du ekinbidearekin bat egin dutela katalan talde batek eta irlandar batek, kontatu dutelarik zergatik den beraientzat garrantzitsua beraien hizkuntza autoktonoak gordetzea.
Azkenik, Arrain Azokak gogoratu du ingurumena jagoteak duen garrantzia eta beira jasotzeko kanpaina berezia egin du, 43 ostatuk parte hartu dutelarik horretan.
Antolatzaileek 24.181 kilo beira jaso dute guztira, aurreko urtean baino %30 gehiago.
02/06/2016 Kategoriak: Pasatutako Azokak Etiketak: Ferias