• Azokak
  • BAKIOKO SAN JOSE AZOKA

Bakio

BAKIOKO SAN JOSE AZOKA

Noiz: Martxoak 19. 2017

Bakioko San Jose azokak ezaugarriren bat baldin badu, hori da bertan egindako txakolinaren lehen botila zabaltzea jendaurrean. Ardo preziatu hau protagonista dela, kostaldeko herri honek baserritarren ohiko azoka egin zuen joan zen martxoaren 19an.

Jaieguna goizean goiz hasi zen Zubiaurrealdeko karpan azokari hasiera emanez. Euskal nekazaritzaren topaketa-gune bihurtu zen esparrua, berton eskuratzeko ohiko produktuak: gaztak, pateak, kontserbak, eztia, ortuariak edo hestebeteak. Unai Beitia bertoko ekoizlearen moxal errearen pintxoek herritarrak eta turistak erakarri zituzten eguraldi onak lagunduriko azokan.

Ohikoa den legez, San Jose azokan Bakioko txakolingileen urteko produktuaren aurkezpena egin zen. Jai-giro ederrean, bertaratuek aukera izan zuten herriko lau upategien ─Basarte, Gorrondona, Abio eta Zabala─ 2016. urteko uzta dastatzeko. Abel Barriola Leitzako pilotaria izan zen aitabitxi edo babesle ekoizpen berria, aurten 168.300 litrora iritsi dena, aurkezteko ekitaldian.

Bakiotarrek aukera izan zuten Gure Etxea erretiratuen elkartearen herri-bazkarian parte hartzeko eta Bizkaiko Kherau folk taldearen musika eta dantzaren erritmoan bestelako igande batez gozatzeko.

San Jose festaren esparruan antolaturiko ekitaldi nagusien artean idi-proben txapelketa-saioak aipatu behar dira, aurten martxoaren 18, 19 eta 20an izan zirenak, baita ere igande arratsaldean udal-pilotalekuan egin ziren herri-kirol eta jolasak ere.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1