Antxoa eguna

Noiz: Ekainak 01. 2018

Antxoa apalak Euskadin jai herrikoi bat merezi izan duen arrain bakarretakoa izatearen ohorea du: Ondarroako Antxoa Egunez ari gara. Bizkaiko itsas herri hau festarako jantzi zen joan zen maiatzaren 19an, larunbatean, gorazarre egiteko udaberritik aurrera "bisitatzen gaituen" arrain-espezie honi.

 

Bere hitzorduari leial, aurten ere Antxoa Egunek jarduera-programa interesgarria izan zuen, era batera edo bestera engraulidae arrain-familiarekin lotua.  Jai-egun nagusia larunbata izan zen, baina astean zehar ere hainbat ekitaldi antolatu ziren.

 

Egitarauan nabarmentzekoak izan ziren eskualdeko kontserba eta produktuen salmenta, kirol-jarduerak (traineruak eta pilota mistoa) edo musika-ekitaldiak. Gainera, milaka pintxo banatu ziren antxoa osagai nagusia zutenak, sintonia argian egun berean atunaz egin zenarekin erreferentziazko beste euskal itsas portu handian, Bermeon, alegia.

 

Besteak beste BBKren laguntzaz Ondarroako Udalak antolaturiko Antxoa Eguneren ospakizunak itsasertzeko herri hau espezie hau sustatzeko festan murgiltzen du, kolektibo asko nahasten dituelarik bertan. Ohiko sirena-hotsaz irteerako seinalea eman ostean, jendetza handiak gozatu zuen prestaturiko mokaduekin.

 

Dozenaka taberna, sozietate gastronomiko eta erakundek arreta handiz prestatu zituzten milaka pintxo, aurten XVIII. ediziora iritsi zen festa honetan. Epaimahaiaren arabera, bereziki gozoak zeuden Beikozini ostatukoak, berak irabazi baitzuen Kantauriko antxoaren pintxorik onenaren lehiaketa.

Zorionak!

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1