• Azokak
  • ABADIÑOKO SAN BLAS AZOKA

ABADIÑOKO SAN BLAS AZOKA

Noiz: Otsailak 08. 2017

San Blas festa-egunak urtero ezinbesteko topagune bihurtzen du Abadiño euskal nekazaritzaren zaleentzat. Ohiko nekazaritza eta abeltzaintzako azokak joan zen otsailaren 3an berriro batu zituen milaka pertsona; San Blasetako kotoizko kordoien eta gozokien artean, Durangaldeko jairik garrantzitsuenetako batez gozatu zuten.

Antolatzaileek emandako datuen arabera, abeltzainen azokan Trinkete aldean arraza garbiko 148 abelburu izan ziren ikusgai, eta salmenta-gune askean 100 buru gutxi gorabehera. Aurten abere-lehiaketa egin zen eta bertan behirik eta bigantxarik onena aukeratu ziren (sariak Ibon Lasuen abeltzainarentzat izan ziren), zezenik onena (Aitor Lasuen) eta ganadu-lote onena (Karlos Ibarrondo).   

Euskal Herri osoko ekoizleek 94 nekazaritza-postuetan ohiko elikagairik onenak eskaini zituzten: ortuariak, gazta, arrautzak, euskal pastela edo txorizoa. Elikagaiez gain, bertoko Arbaso artisau-elkartearekin lankidetzan, Txanporta Plazan jarritako 26 postuetan eskuz egindako salgaien eskaintza zabala izan zen aukeran. 

Azokan mintegi-jabeen 12 stand ere izan ziren, landare eta fruta-arbolen hainbat espezie erosteko moduan, nekazaritzako makinen 23 erakustoki, eta 9 larrukigintzari eta burdina eta zurezko tresna edo erremintei buruzkoak.

Jakina, txosnak ere izan ziren, erroskila eta koloretako kordoien standak, eta honelako azoketan ezinbestekoa den konbinazioa: taloa eta txorizoa, txakolin on batekin.

Ohikoa den legez, jaieguna osatzeko idi-dema ospetsuak izan ziren, hilaren 3an bertan hasi eta 13ra arte luzatuko direnak 34 bikoteren parte-hartzearekin.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1